top of page

Soineko Elkartea

Soineko Elkarteak 2005. urtean sortu zen, Bizkaiko Güeñes herriaren Paperezko Soinekoen tradizio berezia eta bereizgarria zaintzeko, hobetzeko, sustatzeko eta zabaltzeko.  Paperezko soineko lehiaketa hau urtero irailaren bigarren asteburuan ospatzen da, 1958 urtetik aurrera egin den bezala.


Historia luze honetan zehar, lehiaketan gorabeherak eman dira. Parte-hartzeari dagokionez, azken mendeko 90eko hamarkadan parte-hartzaileen gainbeherarik garrantzitsuena nabarmendu bait zen.


Gure hasierak indartuz eta besteak beste, Gueñeseko Udalak eta Enkartur Erakunde Publikoekin batera lankidetza estuan arituz, Paperezko Soinekoen Leihaketa berpiztu da oso parte-hartze maila onera iritsiz. Parte-hartze hau, ez da bakarrik gure herriko partaideekin lortu, estatuko lurraldeetako eta atzerriako partaideak baditugulako ere.  Arte Ederren, Diseinuaren eta Jantzigintzaren ikasle askok hartu dute parte gure Paperezko Soinekoen Leihaketan bere estilo proposamenak zabaltzeko eta bere ikastetxe ezagutzera eramateko (UPV, Norvegia, Madril ...)
Oso diseinatzaile famatu batzuk hartu dute parte gure Paperezko Soinekoen Leihaketetan: Ion Fiz, Mercedes de Miguel, María Cle, Javier Barroeta, Antonio Alvarado, Alicia Rueda, Miriam Ocariz, Antxia anaiek, Roberto Comas (gure sari bat bera bezela izendatzen da) lagundu digute ez bakarrik gure leihaketen epaile bezala, baizik eta batzuk aldi berean gure paperezko soinekoen diseinu batzuk eginez gure bildumetarako.


Gaur, 2005 urtean geneukan ilusioa asko handitu da ikusi dugun jendearen erantzunarekin eta gure Paperezko Soinekoen Leihaketa urtero hazten da. Izan ere, 2016ko edizioko pasarela eta eserlekuen espazioa handitzeko ideia aurrera atarako dugu, azken urteotan ikusi dugun eskaerei erantzun egoki bat emateko.

2017 urte honetan, 67 diseinuen parte-hartzea elkartearen itxaropenak gainditu ditu eta haurrentzako eta helduentzako soinekoak kalitate handia izan du.

bottom of page